Celta 1 - 1 Eibar

Dmitrovic eta Gil salbatzaile, berriro ere

Neurketa hasi eta berehala hartu du aurrea Celtak, eta aukerarik onenak ere haiek izan zituzten, baina Dmitrovicen geldiketek eta Bryan Gilek bigarren zatian sartutako golak puntu bat eman diete armaginei.

Eibarreko jokalariak Bryan Gilen gola ospatzen, atzo, Balaidosen. SALVADOR SAS / EFE
2021eko urtarrilaren 25a
09:49
Entzun

Partida ikusita, Eibarrek ontzat eman dezake atzo Vigon (Galizia) eskuratutako puntua. Eduardo Coudet Celtako entrenatzaileak neurketa amaitutakoan esan zuen moduan, Eibarrek neurketan osoan hiru zutoinen artera egin zuen jaurtiketa bakarrean sartu zuen gola.

Izan ere, hasiera-hasieratik kontrolatu zuten lehia galiziarrek, eta gola ere berehala sartu zuten. Bederatzigarren minutuan aldaratze bat iritsi zitzaion Brais Mendezi area barruan, eta Celtako jokalariak bikain bukatu zuen jokaldia. 1-0. Gutxi geroago izan zuten errenta handitzeko aukera, baina Olazaren jaurtiketak zutoinean jo zuen. Neurketa maldan gora jarri zitzaion Eibarri.

Bigarren zatian, ordea, ez zuen halako nagusitasunik erakutsi Celtak, eta Eibarrek galiziarren akats bat baliatu zuen berdinketa eskuratzeko. Okayk baloia galdu zuen areatik gertu, Mutok pase bikaina eman zion Bryan Gili, eta jokalari andaluziarrak erremate ikusgarria egin zuen. Gol zoragarria sartu zuen Eibarrek. 

Hortik aurrera neurketa hiltzen utzi zuten bi taldeek. Inork ez zuen galdu nahi, eta puntuak jaitsiera postuetatik kanpo mantentzea ahalbidetzen die. 

Celta: Blanco; Hugo Mallo, Murillo, Olaza, Araujo; Mendez, Tapia, Beltran (Gonzalez, 74'); Nolito (Baeza, 79'), Emre Mor (Okay Yokuslu, 45') eta Santi Mina.

Eibar: Dmitrovic; Pozo, Soares, Bigas, Oliveira; Recio (Diop, 75'), Sergio Alvarez (Aleix Garcia, 62'), Edu Exposito, Bryan Gil; Muto eta Kike Garcia (Pedro Leon, 74').

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.