'Nafar Away' saioa

Lizarraldea ezagutzeko gonbita egingo du gaur Yasmine Maansrik

Tuteran egin zuen lehenengo saioa joan zen astean aurkezleak. Lizarratarrak edukiko ditu gidari gaurkoan.

jarraia192803.jpg
Edu Lartzanguren.
2021eko urtarrilaren 26a
15:14
Entzun

Hamaika Telebistak Nafar Away saioa estreinatu zuen joan zen astean. Yasmine Maansri aurkezlearekin, Tutera ezagutzeko aukera eduki zuten ikusleek. «Audientzia datu onekin ekin dio bidea Nafar Away-k Tuteratik», adierazi du Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte kateko eduki zuzendariak. Eman dituen datuen arabera, joan zen astearte gauean 220 pantailatan ikusi zuten zuzenean saioa Tuteran bakarrik, eta hura iragartzeko bideoak 2.500 ikustaldi baina gehiago eduki zituen sarean, lehenengo astean. «Marka hobetzea da geure erronka».

Gaur Lizarraldera egingo du taldeak, Maansri buru. Lizarrako herritarrek lagunduta, hiriko txokoak erakutsiko dituztela agindu dute. Gastronomiarako ere edukiko dute tartea: besteak beste, Lizarran prestatzen diren gozoen berri emango dute. Eskalatzen ibiliko dira Mugitu taldeko gazteekin, eta Arroniztik goza daitekeen ilunabarra erakutsiko dute. 

Yasmine Khris Maansri Marseillan jaio zen (Okzitania), 1996. urtean. 2019ko maiatzean heldu zen Euskal Herrira, eta Iruñean jarri zen bizitzen. Urtebetean, euskarazko B2 maila lortu zuen, eta sare sozialetan euskaraz indartsu hasi zen. BERRIAn Zubiak bloga idazten du aurkezleak.

Maansrik berak asmatu zuen saioaren izena, eta Nafarroa «begi berriekin» ezagutzeko ahalegina izango zela adierazi zuen. «Nire ukitua ematen diot; jolasean aritzen gara nire ezjakintasunarekin ere».

Aurreiritziak apurtzea da asmoetako bat. «Nafarroaren hegotik iparrera euskaraz eginen dugu, eta topikoetatik harago joanen gara. Nola? Galderak eginez, kuxkuxean ibiliz, batzuetan hanka sartuz...».

Paisaia, gastronomia, kirola, hizkuntza, kultura eta bestelakoak erakusten dituzte, tokian tokiko biztanleek gidatuta.

Nafar Away saioa Internet bidez ikus daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.