Olaizola II-Rezusta 22-2 Jaka-Martija

Olaizola II.a eta Rezusta oso erraz nagusitu dira

Urdinek 22-2 irabazi zuten Jakaren eta Martijaren aurka, eta sailkapeneko goi postuetan dira.

Jaka, atzoko partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko otsailaren 1a
09:25
Entzun

Jipoi handia hartu zuten atzo Jakak eta Martijak. Olaizola II.ak eta Rezustak osatutako bikoteak ez zien jokatzeko aukerarik ere eman, eta hasieratik amaierara kontrolpean izan zuten partida. Hainbesteraino, aspaldi ikusi gabeko markagailu batekin amaitu baitzen: 22-2.

Hasteko, urdinek hamabost tanto egin zituzten jarraian, eta Jakak ez zuen pilotaren atzetik ibili beste aukerarik izan, Olaizolaren erremateen aurrean. Goizuetarrak hamahiru tanto egin zituen. Atzean ere Rezusta izan zen nagusi. Martijak, lesiotik itzuli berri, ez zuen asmatu pilotari ongi jotzen, eta urdinek egoera aprobetxatu zuten. Hala, partidako lehen tantoa egiterako 15-1 atzetik ziren; gero, 17-2, eta hortik amaieraraino, berriz, ere urdinak nagusi. 

Hala, Olaizola II-Rezusta bikotea sailkapeneko lidergora iritsi da, Elezkano II.a eta Zabaletarekin berdinduta, lau partida irabazita. Jaka eta Martija, berriz, zuloan dira, azken-bigarren postuan, behin bakarrik irabazita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.