Getafe 0-0 Alaves

Alavesek hutsean berdindu du Getaferen aurka, partida zakar batean

Galtzeko beldur izan dira bi taldeak, eta partida motel eta trabatua jokatu dute, aukera gutxikoa. Alavesek jaitsiera postuetan jarraitzen du.

Alaveseko Deyverson Brum jokalaria, eta Getafeko Marc Cucurella eta David Timor, atzo, Getaferen zelaian. EFE
2021eko otsailaren 1a
09:27
Entzun

Getafek eta Alavesek hutsean amaitu dute Coliseum Alfonso Perez zelaian jokatu duten partida. Neurketa parekatua izan da, eta zakarra; bi taldeek falta ugari egin dituzte, eta ez dute izan gola sartzeko aukera askorik.

Jaitsiera postuetatik aldentzeko beharra zuten bi taldeek, eta oso neurritsu aritu dira, kontu handiz akatsik ez egiteko. Lehen zatian, aukera bakarra izan da, 39. minutuan: Jaime Matak erremate bat egin du area txikitik, korner baten ostean, eta Tachik baloia gelditu du.

Bigarren zatian, gutxi jokatu dute. Etenaldi asko egin dituzte, falten eraginez, eta horrek bi taldeen jokoa trabatu du, ez baitute aukera garbirik izan aurkariaren atera iristeko. Bigarren zatiko aukera bakarra Mauro Arambarri uruguaitarrak izan du, 89. minutuan, baina buruz egindako errematea kanpora joan da.

Berdinketa honekin, Alavesek 19 puntu ditu, eta jaitsiera postuetan dago. Getafek, berriz, 24 dauzka, eta sailkapenaren erdialdean dago, hamabigarren, 24 punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.