Enpresk

CAFek lau tren egingo ditu Euskotrenentzat

Topoan bidaiari kopurua handitzeko erabiliko dituzte.

Arantxa Tapia eta Andres Arizkorreta CAFeko burua, Euskotrenentzat egindako tren baten ondoan. GORKA RUBIO / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko otsailaren 1a
12:40
Entzun

Euskotrenek CAFen esku utzi du lau tren egiteko kontratua. Beasaingo konpainiak 950 serieko lau tren egingo dizkio, 32 milioi euroren truke. Beste zortzi milioi euro pagatu beharko dizkio Euskotrenek mantentze lanak egiteko. 

Trenak Topoan jarriko ditu Euskotrenek. Berritasun bat izango dute trenek: bakoitzak lau bagoi izango ditu, eta ez hiru orain arte bezala. Euskotrenek azaldu duenez, horri esker hartu ahal izango dute Donostian linea zabaltzen denerako espero duten bidaiari kopuru gehigarria. Gainera, ekitaldi jendetsuak dauden egunetan ere lagungarriak izango dira. Izan ere, lau bagoiko trenetan 385 bidaiari garraitu ahal izango dituzte, horietatik %30 eserita. 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.