Irati bere gurasoekin Euskal Herriratzeko kalejira egingo dute larunbatean

17:30ean hasiko da kalejira, Arriaga plazan, eta Areatzan bukatuko da.

Maialen Arteaga.
2021eko otsailaren 2a
12:51
Entzun

Irati Gurasoekin elkarteak Jira eta bira Irati gurasoekin Euskal Herrira izeneko kalejira egingo du larunbatean, Bilbon, Irati gurasoekin etxera aldarrikatzeko. 17:30ean hasiko da kalejira, Arriaga plazatik, eta Areatzan bukatuko da. Prentsaurrekoa egin dute gaur, Bilboko Arriaga plazan.

Irati gurasoekin batera Euskal Herriratzea aldarrikatu du elkarteak. Izan ere, hiru urte beteko ditu umeak martxoaren 8an, eta gurasoengandik banatuko dute, Espainiako espetxe legediak agintzen duenez. Irati Aranjuezko espetxean bizi da, amarekin. Aita ere espetxe berean dago, baina beste modulu batean. Irati Gurasoekin elkarteak egoera salatu du, eta Zaballako espetxean familientzako modulu misto bat jartzeko eskatu: «Iratik gurasoengandik gertu bizitzeko eta bere eskolatik eta ingurutik hurbil egoteko aukera izan dezan». Iratiren egoeran dauden haurrak zaurgarriak direla azaldu du taldeak: «Umeak babesgabeak dira, eta denok zaindu eta babestu behar ditugu».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.