'Zubiak' saioak irabazi du irratiko Argia saria

Lau urtez Euskadi Irratiak eta France Bleuk elkarlanean egindako Zubiak saioarentzat da aurtengo irratiko Argia saria. Alaia Martinek, Pantxis Bidartek eta Lohizune Amatriak jaso dute.

Pantxis Bidartek, Alaia Martinek eta Lohitzune Amatriak jaso dute saria. DANI BLANCO
2021eko otsailaren 3a
10:22
Entzun

Zubiak saioak irabazi du irratirako Argia saria. Alaia Martinek eta Pantxis Bidartek gidatu dute, eta Lohizune Amatria aritu da Nafarroatik kolaborazio lanak egiten. Euskadi Irratiak eta France Bleuk elkarlanean egindako saioa izan da, eta Euskalerria Irratiak haiekin kolaborazio lanak egin ditu. Euskal Herrian barrena egin dituzte saioak, hainbat tokitako ahotsak, egitasmoak eta bizipenak irratira ekarriz, eta «herri bat garela» erakutsiz.

Horretarako, Euskal Herria alderik alde zeharkatuz, 360 irratsaio egin dituzte, eta saio bakoitzean gutxienez ere lau gonbidatu izan dituzte. 2020ko uztailean egin zuten azken saioa. Aurkezleen esanetan, pandemiak azaleratu zuen nola agerian geratu zen Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean badela muga. Saioa bertan behera geratu bada ere, aurkezleek helarazi nahi izan duten mezua izan da Zubiak saioaren lorratzari segitzeko, eta zubiak eraikitzen jarraitzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.