Aurrez aurreko eskolak eten behar izan dituzte Gasteizko ikastetxe batean

Probak egin dizkiete eskolako ikasleei eta irakasleei, eta emaitzen zain etxean geratzeko esan diete

arantxa iraola
2021eko otsailaren 3a
15:42
Entzun

Gasteizko Judimendi eskolan eten egin behar izan dituzte aurrez aurreko eskolak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kezka azaldu du zentro horretan atzemandako COVID-19 kasuen harira, eta zentroko ikasle eta irakasleei probak egitea erabaki du; emaitzen zain etxean geratzeko esan die denei.

Hamabi ikasgelako zentro bat da; Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hartzen ditu, 180 ume.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aurrez aurreko eskolak etenak dituen eskola bakarra da Gasteizko hori. Gainerakoan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi dituen datuen arabera, 203 ikasgela daude itxita izurriaren ondorioz, gelen %1,16. Ikasturtea hasi zenetik aurrez aurreko jarduna eten behar izan duen zazpigarren eskola da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.