Istripua

Txirrindulari bat hil da Barakaldon, zuhaitz baten kontra jota

Argalario mendia. TELLE
2021eko otsailaren 3a
21:21
Entzun

41 urteko txirrindulari bat hil da Barakaldon (Bizkaia), errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra jota. Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, Argalario mendia jaisten ari zela gertatu da istripua. Txirrindulari bat aurreratu du, eta hark ikusi du errepidetik ateratzen eta kolpea hartzen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.