1.248 positibo gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

18.907 PCR eta antigeno proba egin dituzte Osakidetzaren eta Osasunbidearen artean, eta positibotasun tasa %6,6 da

PCR probak, Nafarroan. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko otsailaren 4a
13:06
Entzun

COVID-19a atzemateko probetan, 1.248 kasu detektatu zituzten atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Bezperan baino proba gutxiago egin zituzten (18.907), eta positibo gehiago atzeman; hortaz, positibotasun tasa ere igo egin da apur bat, %6,6raino. Herrialdeka, 144 kasu atzeman zituzten Araban, 544 Bizkaian, 320 Gipuzkoan eta 228 Nafarroan.

Osasun sarearen egoerari dagokionez, 84 ospitaleratze gehiagoren berri eman du Osakidetzak. Uneotan, COVID-19az kutsatutako 156 paziente larri daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.