Koronabirusa

Positiboak milatik gora dira oraindik ere Hego Euskal Herrian

1.146 kasu atzeman dituzte, eta positiboen ehunekoa %6,12koa da. Kutsatzeen eta ospitaleratuen kopuruak handiak dira oraindik.

Gurutzetako ospitaleko ZIUetako gunea. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko otsailaren 5a
15:53
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eman dituzten datuen arabera, beste 1.146 positibo atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian eginiko diagnostiko probetan. Egindako proba guztien %6,12k eman dute positibo. COVID-19aren transmisio datuak aztertuta, esan daiteke kutsatzeen kopuruak handiak direla oraindik ere: urtarrilaren 19tik mila kasuren langatik ez dira jaitsi positiboak Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, herrialdeen artean Bizkaian detektatu dute positibo gehien: 479. Gipuzkoan,  281 zenbatu dituzte; Nafarroan, 225 eta Araban, 151.

Kutsatzeez gain, ospitaleratuen datuak ere kezkatzekoak dira. Beste 106 lagun ospitaleratu dituzte gaitzarekin Hegoaldeko erietxeetan, eta orain 914 paziente daude koronabirusarekin, horietatik 193 larri ZIUetan. Gainera, Nafarroako Gobernuak COVID-19arekin lotutako hiru heriotzaren berri eman du: atzo hildako 77 urteko gizonezko bat, eta aurreko egunetan zendutako 86 eta 92 urteko bi emakumezko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.