Bartzelona 40-23 Anaitasuna

Erraz gailendu zaio Bartzelona Anaitasunari

Hasieratik izan da nagusi Kataluniako taldea, Eskubaloiko Asobal ligan.

jarraia193273.jpg
2021eko otsailaren 6a
14:57
Entzun

Baja ugari zituen Bartzelonak gaurko partidarako: Blasz Janc, Dika
Mem eta Timothey N' Guessan. Eta Anaitasunak ere koronabirusaren kalteak pairatzen ari da oraindik ere.

Katalanak berehala nagusitu dira: 8-3 markagailuan, bost puntu abantaila zeukaten, 7. minuturako. Horrekin eroso, erritmoa azkartu du Bartzelonak, eta atsedenaldira heldu da partida, 23-12 markagailuan.

Lehen zatian sei jokalarirekin jokatu du erasora Anaitasunak, baina, ondoren, taktika aldatu eta zazpi jokalari jarri ditu Quique Dominguez entrenatzaileak erasoan. Baina horrek ahuldu egin du taldearen defentsa.

Hori ikusita, partida gelditu du berriz Dominguezek, markagailuak 31-16 erakusten zuenean,
43. minutuan, eta berriro itzuli da seiko erasora.

Hurrengo sei minutuetan tartea murriztu dute nafarrek, 32-19 jarri arte. Baina Bartzelonak berriro handitu du abantaila, azkeneko  40-23.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.