Bidasoa Irun 27-27 Morrazo

Berdinketa Artalekun

Estu-estu ibili da lehia gaur Irunen, eta, partida irabazi ez arren, irundarrak bigarren dira oraindik ere eskubaloiko Asobal Ligan.

Rodrigo Salinasek lortu du azken puntua, berdinketarena. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2021eko otsailaren 7a
14:42
Entzun

Bidasoa Irun eskubaloi taldeari ez zaio egin espero bezain gogorra Galiziako Morrazo. Emozio handiko partida izan da, eta bi taldeek  27na berdindu dute Artalekun.

Bidasoak 5-1 defendatu du bere atea, Crowley, Zabala edo Odriozola erasoan. Baina irundarrak ez dira oso fin ibili, eta huts ugari egin dituzte. Horrek aukera eman die bisitariei kontraerasoan aritzeko. Izan ere, galiziarrak aurretik jarri dira 15. minutuan.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak denbora eskatu du orduan, eta Bonanno eta Azkue sartu ditu. Horri esker, Bidasoak berriz aurretik jartzea lortu du, eta lehen zatia 14-12 irabazten amaitu.

Bigarren zatian, Morrazok 23-24 aurreratzea lortu du. Cuetarak berriz eskatu du denbora, eta, lehen zatian bezala, funtzionatu egin du:  galiziarrak 26-27 irabazten ari zirela, Rodrigo Salinasek sartu du azkenekoa, eta partida berdindu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.