Reala

Donostian izan beharrean, Turinen ziurrenik

Italiako Gobernuaren oniritzia falta da Europa Ligako Reala-Manchester United joaneko partidaren leku aldaketa gauzatzeko. COVID-19ari aurre egiteko neurriek galarazi dute Anoetan jokatzea.

Aitor Manterola Garate.
2021eko otsailaren 8a
20:55
Entzun

Realak azkenean ezingo du Anoetan jokatu Manchester Uniteden aurka. Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida Turinen (Italia) izango da ziurrenik, Juventus Stadium-en, baldin eta Italiako Gobernuak ametoa ematen badu. COVID-19ari aurre egiteko neurrien artean dago Espainiako Gobernuak Ingalaterrako hegaldiei eta itsasontziei bertan sartzeko debekua, eta erabaki horrek bete-betean harrapatu du partida. Otsailaren 18an da norgehiagoka, eta berez, bi egun lehenagora arte dauka neurri hori hartuta, bainaRealak ezin zuen egun horretara arte zain egon. Izan ere, UEFAri lehenago jakinarazi behar zaiolako non izango den.

Juventusen eta UEFAren oniritzia dauka Realak. Hain justu, Europako futbola bere hartzen duen erakundeak Juventus Stadium dauka horrelako egoeretan partidak hartzeko zelaien zerrendan. Azkenean, ezingo balitzateke hor jokatu, Reala lanean ari da beste estadio baten bila. Itzulikoa Manchesterren izango den edo Ingalaterratik kanpo ez dago argi.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.