Lan osasuna

Kamioilari bat hil da Donemiliagan

Bi kamioik elkar jo dute aurrez aurre A-3020 errepidean

Arabako suhiltzaileak lanean, kamioiek elkar jo duten lekuan, Donemiliagan (Araba). ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK
Iker Aranburu.
2021eko otsailaren 9a
16:30
Entzun

Bi kamioik elkar jo dute aurrez aurre A-3020 errepidean, Donemiliagan (Araba). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:30ean gertatu da istripua, artean azaldu ez dituzten arrazoiak direla medio.

Bi ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira kamioilariak, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.

Haietako bat hilik zegoen atera dutenerako, eta bestea zaurituta eraman dute Gasteizko erietxera.

LAB sindikatuak daraman zenbaketaren arabera, aurten jada sei lagun hil dira lanean ari zirela. Azken hirurak, gaurkoa zenbatu gabe, bihotzekoak jota hil ziren: FCCko kale garbitzaile bat Gasteizen, Bizkaiko Foru Aldundiaren zentro bateko langile bat Derion, eta Sader enpresako behargin bat Bilbon.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.