Kasu berriak ugarituta ere, positibo tasak ez du gora egin Hegoaldean: %5,6

15.203 proba diagnostiko egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietatik, 862k eman dute positibo

PCR probak, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko otsailaren 9a
17:46
Entzun

COVID-19 kasu berriek gora egin arren, positibo tasak aurreko egunetako joerari eutsi dio Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak argiaratutako datuen arabera, 862 positibo detektatu zituzten atzoko PCR eta antigeno probetan. Ohi denez, asteburuan baino test diagnostiko gehiago egin zituzten astelehenean (15.203), eta, horren ondorioz, positibo tasa ez zen igo: %5,6k eman zuten positibo probetan.

Herrialdeka, 99 kasu atzeman dituzte Araban, 399 Bizkaian, 216 Gipuzkoan eta 139 Nafarroan. EAEtik kanpoko bederatzi positiboren berri ere eman du Eusko Jaurlaritzak.

Osasun sarearen egoerari dagokionez, COVID-19az kutsatutako beste 107 pertsona erietxeratu dituzte Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako ospitaleetan eta, oraintxe, 185 paziente larri daude ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan.

Azkenik, bederatzi heriotzaren berri eman du Osasunbideak: atzo hildako hiru —78 eta 86 urte arteko bi gizon eta emakume bat—, eta aurreko egunetan zendutako sei: 88 eta 95 urte arteko bi gizon eta lau emakume.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.