Lan gatazkak

Sercoin enpresak hemeretzi langile kaleratzeko prozedura abiatu du

Erandioko enpresak lantaldearen heren bat kaleratu nahi du

Erandioko enpresaren sua itzaltzekoak. SERCOIN
xabier martin
2021eko otsailaren 10a
12:06
Entzun

ELA sindikatuak salatu du Erandioko (Bizkaia) Sercoin enpresako zuzendaritzak hemeretzi behargin kaleratzeko prozedura abiatu duela, lantalde osoaren %30. Segurtasunaren alorrean aritzen da Sercoin, segurtasun sistemak instalatzen eta horien mantentze lanak egiten; adibidez, suteen aurkako sistemak eta telebista zirkuitu itxiak jartzen ditu. 

ELAk gogor kritikatu du enpresak "COVID-19aren egoera itzalean" egin nahi dituela kaleratzeak, uste duelako egoera horrek epemuga bat duela, ez urrun. Zuzendaritza azken hilabeteetan  "xantaia" egiten ari dela erantsi du, "soldatak jaisteko". Lansariak eskastu ezean kaleratzeak egongo zirela ohartarazten ibili da Sercoin. Bada, ELAk kaleratze kolektiboaren prozedura eteteko esan dio enpresari, eta aurrera jarraitzen badu "borroka sindikal eta judizial osoa" ezagutuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.