AEB-ak

Trumpen jarraitzaileak legebiltzarkideak harrapatzeko zorian egon zirela erakutsi dute

Presidente ohiaren bigarren 'impeachment' epaiketan Kapitolioaren kontrako erasoaren bideoak erakutsi dituzte, orain arte zabaldu gabekoak.

Alderdi Demokratako senatari eta epaiketaren buru Jamie Raskin, Kapitolioan, atzo. JIM LO SCALZO
Edu Lartzanguren.
2021eko otsailaren 11
09:14
Entzun

Donald Trump AEBetako presidente ohiaren kontrako bigarren impeachment epaiketaren bigarren saioa egin dute bart AEBetan, eta errepublikanoen buruari indarkeriaren sustatzaile nagusia izatea egotzi diote. Eraso haren bideoak erakutsi dituzte saioan; besteak beste, orain arte zabaldu gabeko irudiak. Bideo horietako batean, Kapitolioko Poliziak Pence eta haren familia nola atera zituen ikusten da, erasotzaileetako batzuek hura urkatzeko eskatzen zuten bitartean. Urkamendi bat ere prest zuten manifestariek, erakinaren aurrean.

Stacey Plaskett ordezkariak esan duenez, Trumpek «apropos xaxatu» zuen jendetza, eta hark seinalatu zien noren kontra jo; besteak beste, Mike Pence presidenteordearen aurka. Traidoretzat jo zuen Trumpek Pence alderdikidea, esan zuelako iruzurrik ez zela egon presidenteak galdutako hauteskundeetan.

Urtarrilaren 6an eraso zion giza saldo handi batek AEBetako parlamentuko bi ganberak aterpetzen dituen Kapitolio eraikinari. Legebiltzarkideak Joe Biden bozen irabazlea presidente izendatzeko saioa egiten ari ziren. Trumpek milaka jarraitzaile bildu zituen Etxe Zuriaren aurrean. Esan zien bozak iruzur baten bitartez galdu zituela, eta Kapitoliora joateko eskatu zien. Bost pertsona hil ziren erasoan.

Trump errudun izendatuz gero, kargu politikorik hartzeko debekua ezar ziezaioketen Alderdi Errepublikanoko buruari, eta ezingo luke presidentetzarako hurrengo bozetara aurkeztu. Baina, horretarako, bi hereneko gehiengoa beharko da Senatuan, baina Alderdi Errepublikanoak eta Demokratak berdinduta daude aulki kopuruan. Beraz, litekeena da Trump errugabetzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.