Istripua

Motozale bat hil da Donostian, autobus batek harrapatuta

Gipuzkoako hiriburuko zentroan gertatu da ezbeharra.

Udaltzainak, istripuaren lekuan. JUAN HERRERO / EFE
2021eko otsailaren 11
11:05
Entzun

Istripua gertatu da gaur goizean Donostian, eta, horren ondorioz, 36 urteko gizonezko bat hil da.

Udalak azaldu duenez, gaur goizeko 09:00etan, autobus pribatu batek motor bat harrapatu du, Okendo kalearen eta Askatasunaren hiribidearen bidegurutzean. Hantxe bertan hil da motozalea, osasun langileak artatzen ari zirenean.

Autobuseko bidaiaririk ez da zauritu gertaeran.

Donostiako Udaltzaingoa istripuaren lekukoen bila dabil. Zer edo zer ikusi dutenei eskatu dieteĀ Morlanseko egoitzara joateko 08:00etatik 14:00etara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.