EZBEHARRA

11 urteko mutil bat hil da Gasteizen fatxada zati bat gainera erorita

Baranda kalean gertatu da ezbeharra, Arriaga-Lakua auzoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 9:15ean eraikin baten zementuzko zati bat askatu da bi metro ingurutik, eta gainera erori zaio umeari.

Baranda kalea, Gasteizen. GOOGLE MAPS
2021eko otsailaren 11
15:01
Entzun

11 urteko mutil bat zendu da gaur, Gasteizen, eraikin baten fatxadaren zementuzko zati bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 09:15 inguruan gertatu dela ezbeharra, Arriaga-Lakua auzoko Baranda kalean. Eraikin baten zementuzko zati bat erori zaio mutikoari gainera, bi metro ingurutik, eta lesio larriak eragin dizkio.

Anbulantziak Txagorritxuko ospitalera eraman du haurra, baina hil egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.