Muturreko arrisku egoeratik atera da Nafarroa

Positibo tasa %4,6 da Hego Euskal Herrian, atzo eginiko 15.915 testetan 740 COVID-19 kasu atzeman ostean.

Ospitaleetako gaixoei PCRak egiteko gunea, Iruñeko ospitale gunean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko otsailaren 12a
13:00
Entzun

Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak lau mailako alerta sistema ezarria du, COVID-19aren arrisku maila neurtzeko. Azkenaldian, arrisku goreneko mailan egon dira Hego Euskal Herriko lau herrialdeak; atzotik, ordea, koska bat beherago dago Nafarroa. Arriskua «handia» da oraindik, baina intzidentzia metatua eta, batez ere, ZIUen egoera hobeak dira.

Kurbaren beheranzko joera hori islatu zen atzo detektatutako positibo kopuruan ere. Guztira, 740 kasu atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak: 93 Araban, 400 Bizkaian, 139 Gipuzkoan eta 97 Nafarroan. 15.915 PCR eta antigenoko proba egin zituzten lau herrialdeotan; hortaz, positibo tasa %5etik jaitsi da Hegoaldean bigarren egunez: %4,6 da uneotan.

Bestalde, 63 ospitaleratze gehiagoren berri eman du Osakidetzak. 173 gaixo larri daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetako ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.