Albistea entzun

Independentistek gehiengo osoa izango dute parlamentuan

PSCk irabazi du bototan, baina unionismoan ez du nahikoa babes izango Illak presidente izateko; Ciutadans hondoratu egin da. PSCk bezala, ERCk 33 eserleku lortu ditu, eta, JxCrekin (32) eta CUPekin (9), independentismoak gehiengo osoa izango du.

Berria -

2021eko otsailak 14

* ERC, gobernabidearen erdigunean.

* Illak iragarri du inbestidurara aurkeztuko dela.

* Ciutadansek hondamenditzat jo ditu emaitzak.

* Parte hartzea 2017an baino 22 puntu txikiagoa izan da arratsaldean.

Zuzeneko kontakizuna

00:10

Eguneko laburpena

Inkestak aurreikusitakoa bete da Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, eta sozialistek botoetan irabazi arren, PSC eta ERC berdinduta geratu dira eserlekuetan: 33na lortu dituzte. Hirugarren tokian eta ordezkari bat gutxiagorekin Junts per Catalunya.

Bere burua garailetzat jo eta inbestidurara aurkeztuko dela iragarri arren, Salvador Illa zerrendaburu sozialistak berak ere badaki oso zail duela gehiengoa osatu ahal izatea, horretarako giltza ERCk duelako, eta hark argi eta garbi esan du autodeterminaziorako erreferenduma dela bere helburua.

Esquerrak bide orri horretan bi bazkide izango ditu: Junts bera eta CUP. Azken horrek argi esan du «nazio gisa»egin behar duela aurrera Kataluniak eta konpromisoak eskatu dizkie alderdi subiranistei.

Sokaren beste muturrean, baina tinko eutsita Vox, zeinak Ciutadansen gainbeherari zukua atera eta lehen aldiz parlamentuan sartzea lortu duen, 11 eserlekurekin. Alderdi laranja izan da, aldiz, gaueko galtzaile nagusia, 36 diputatu izatetik 6 izatera igarota.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

00:03

Dolors Sabater (CUP): "Bide rria zehaztu behar dugu orain"

Bost eserleku gehiago irabazi ditu CUPek duela lau urteko emaitzekin alderatuta. Emaitza horiekin gehiengo subiranista bat osatzeko gakoa izango da alderdia. Hala, lortutakoarekin gustura agertu da Dolors Sabater zerrendaburua, eta nabarmendu du lanean hasteko garaia dela orain: «Bide orria zehaztu behar dugu. Kataluniak aurrera egin behar du nazio gisa eta gizarte gisa».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:49

Pere Aragones (ERC): "Autodeterminazio erreferendum bat egiteko ordua da"

«Historia egin dugu». Hitz horiekin hasi du agerraldia Pere Aragones ERCko zerrendaburuak, etamezu argi helarazi dio bai Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, baita Europako Batasunari ere: «Gatazka konpontzeko garaia da. Autodeterminazio erreferendum bat egiteko orda da». Zentzu horretan Aragonesek iragarri du «berehala» hasiko direla lanean, eta alderdi independentista guztiekin hitz egingo duela «errepublika katalan bat» eraikitzeko bidean: «Borroka partekatuen gobernua izango da heldu dena».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:41

Oriol Junqueras (ERC): "Prozesu hau errepublika batekin amaituo dugu"

Botoetan bigarren indarra izan den arren, eserlekuetan PSCrekin berdinduta geratu da Esquerra. Hala Oriol Junquerasek nabarmendu du 80 urtean lehen aldiz, ERCk kudeatuko duela Generalitateko presidentetza».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:38

Laura Borras (JxC): "Botoen erdiaren langa gainditzeak ondorioak izan behar ditu"

Junts per Catalunya izango da parlamentuko hirugarren indarra 32 eserlekurekin. Laura Borras zerrendaburuak defendatu du garaipen handia izan dela beraiena: «Kanpaina esan genuen independentismoak botoen erdiaren langa gainditzeak ondorioak izan behar zituela, ondorio politikoak, eta aldarrikapen berdinari eusten diogu».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:35

Puigdemont (JxC): "Independentismoak irabazi egin du, duela hiru urte bezala"

Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuak agerraldi berezia egin du Waterlootik (Belgika), eta nabarmendu duela hiru urteko garaipena errepikatuz: «Hiru urte geroago hobeto gaude. Independentismoak botoen erdiaren langa gainditu du, eta jendeak mezua berretsi du. Independentismoak bakarrik eraiki dezake gobernu alternatibo bat».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:21

Illa (PSC): "Inbesidurara aurkeztuko naiz"

Botoetan irabazi eta eserlekuetan ERCrekin berdindu izanda txalotu du Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak. Berak hartu du hitza sozialisten lehen agerraldian, eta berak eman do pasoa ere Salvador Illa hautagai eta bozetako irabazleari.

Illa: «Botoetan izan dugun garaipen argiak Katalunian orrialde berri bat idazteko aukera ematen digu, eta elkar berriz aurkitzekoa. Katalunia itzuli egin da gaur, horregatik gaur iragarri nahi dut inbestidurara aurkeztuko naizela. Aldaketa heldu da, eta geldiezina da».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:13

Carrizosa (Ciutadans): "Etxean geratu diren konstituzionalisten alde lanean jarraituko dugu"

Sozialisten garaipena onartu du Carlos Carrizosa Ciutadanseko zerrendaburuak, eta aitortu ez dutela jakin hauteslego konstituzionalista mugiarazten. «Albiste txarra da, separatistek gehiengo osoa lortuko ez duten arren, aurrez zuten ordezkaritza handituko dutelako. Hala ere, gure alderdiak orain arte egin duena egiten jarraituko du, eta etxean geratu diren konstituzionalisten alde lanean jarraituko dugu. Katalunian katalan, espainiar, eta europar sentitzen direnen elkarbizitza defendatzen jarraituko dugu».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:03

Alejandro Fernandez (PP): "Oso emaitza txarra lortu dugu"

PPk inoizko emaitza txarrenetako bat izango du aurtengo bozetan, 2017ko lau eserlekuetatik bat galduta. Alejandro Fernandez zerrendaburuak porrot onartu eta Illa zoriondu du: «Oso emaitza txarra lortu dugu, ez ditugulako gure buruari jarritako helburuak, hau da, talde parlamentarioa lortzea eta aurreko urteetako emaitzak hobetzea».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:57

PSCrekin eta ERCrekin hitz egiteko prest agertu da En Comu Podem

En Comu Podemeko Jessica Albiachek ontzat eman du hauteskunde eguna eta pozik agertu da alderdiak lortutako emaitzekin —zortzi ordezkari izango dituzte—, eta alderdi handiei aurre egiteko gai izan direla nabarmendu du. «Hau lehen urrats bat soilik da. Hemendik aurrera hazten jarraituko dugu. Aurkeztu ginenean esan genuen ezkerreko gobernua nahi genuela, eta horretarako aukera badagoela uste dugu, eta hori ere iritsiko da». Hala Albiachek iragarri du bihar bertan deituko diola bai Salvador Illa sozialistari eta ERCko zerrendaburu Pere Aragonesi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:42

Artadi (JxC): "Herri gehienetan irabazi duen alderdia gara"

Botoen %90 zenbatuta zail dirudi JxC hirugarren toki horretatik aurrera egitea —ia lau puntuko aldea ateratzen dieten sozialistek eta ia bikoa ERCk—. Hala ere, gaua garaipentzat jo du Elsa Artadi bozeramaileak: «Eskualde gehienetan eta herri gehienetan irabazi duen alderdia gara. Independentismoaren garaipena da gaurkoa, batez ere kontuan hartuta zer baldintzatan egin diren bozak».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:28

Botoen ia %80 zenbatuta ez dago alde handirik hiru lehenengoen artean: 33na eserlek lortuko lituzkete PSCk eta ERCk eta ba gutxiago JxCek. Aldiz zerrendaren amaieran bada ezustekorik: Voxek aurrea hartuko lioke CUPi 11 ordezkarirekin eta bederatzi eskuratuko lituzke Dolors Sabaterren zerrendak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:26

Granados (PSC): "Irabazten badugu inbestidurara aurkeztuko gara"

Eva Granados diputatu sozialista bigarrenez irten da prentsaurrera eta aurreratu du irabazten badute inbestidurara aurkeztuko direla: «Aldaketaren gobernua gara».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:09

Boto independentistak %50a gaindituko du

Bairudi bete egingo dela TV3ko zundaketak iragarritakoa, eta subiranistek botoen %50a gaindituko dutela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:06

Botoen %65 zenbatuta 33na ordezkarirekin berdinduta daude PSC eta ERC. Botoen %23 eskuratuko lituzkete sozialisek eta bi puntu eskasera legoke Esquerra. Aldiz, ordezkari bat gutxiagorekin eta 4,49 puntuko aldearekin hirugarren tokian legoke JxC.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:46

Zenbaketak aurrera jarraitzen du. Botoen %43 zenbatuta, PSCk aurretik jarraitzen du 34 diputaturekin, eta ERC eta JxC berdinduta daude 32rekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:29

Boto zenbaketak gainditu du %20ko langa. Hala, botoen 21,65 zenbatuta, PSC litzateke garaile 35 eserlekurekin, jarraian etorriko litzateke ERC 33rekin, eta hirugarren tokian JxC 31rekin. Voxek eta CUPk bederatzina ordezkari eskuratuko lituzke, sei Ciutadansek eta parlamentuan sartuko litzateke PDeCAT ere ordezkari bakarrarekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:16

Kataluniako bi herri txikienetan amaitu dute botoek zenbatzen. ERC izan da nagusi Sant Jaume de Frontanyan, botoen erdiarekin eta Junts per Catalunya Gisclarenyn, botoen %38rekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:07

Elsa Artadi (JxC): "Gau handia izango da independentismoarentzat"

Independentistek irabaziko dutela ziur agertu dira ERCko Sergi Sabria eta Junts per Catalunyako Elsa Artadi. «Gau handia izango da berriz ere independentismoarentzat», berretsi du Artadik. Botoen %2,6 zenbatuta, JxCek 36 eserleku eskuratuko lituzke, ERCren (34) eta PSCren (32) aurretik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:00

Eva Granados (PSC): "Aldaketa geratzeko heldu da"

Emaitza osoagoen zain, alderdietako ordezkariek lehen hitza egin dute, tartean Eva Granados diputatu sozialistak: «Ohartzen gara jende askoren babesa dugula. Gaur Kataluniak etapa berri bat hasiko du, eta ezin dugu aukera hori galdu. Aldaketa geratzeko heldu da».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:54

Ciutadansek ez du hitzik egin TV3en zundaketari buruz

Ciutadanseko diputatu Nacho Martin Blancok adierazi du parte hartze datuak ez direla onak, eta atsekabetuta agertu da bozak pandemia garaian egin beharraz. TV3ek egindako zundaketaz galdetuta, berriz ez du hitzik egin nahi izan —hedabideak sei eta zazpi eserleku atean iragarri dizkio alderdi laranjari—.

Ines Arrimadas alderdiko buruak batzorde exekutiboaren ezohiko bilera deitu du bihar arratsalderako.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:39

David Cid (En Comu Podem): "Ezkerreko gobernu bat behar dugu"

Balizko koalizio bati buruzko lehen hitzak En Comu Podemekoek esan dituzte, «ezkerreko gobernu bat» eskatuz. David Cid kanpaina zuzendariaren esanetan, datu guztiek argi uzten dute posible litzatekeela ezkerreko gobernu bat, eta hori dela Kataluniara «aldaketa» eramateko modu bakarra.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:35

Ferran Bel (PDeCAT): "Taldea izango dugu"

Zundaketek gehienez ere bi eserleku iragartzen dizkiote PDeCAT Alderdi Demokrata Europar Katalanari, baina hala ere baikor agertu da alderdiko antolakuntza idazkari Ferran Bel. «Taldea izango dugu», esan du gaueko lehen agerraldian.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:31

Oso tarte txikiak iragartzen dituzte gainontzeko zundaketek ere PSC, JxC eta ERCren artean. Gesop etxeak egindakoaren arabera, esaterako, 31 eta 33 eserleku artean lortuko lituzkete hirurek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:26

Carles Riera (CUP): "Oso albiste ona"

CUP izan da zundaketen iragarpenei erantzuten lehena. Carles Riera pozik agertu da iragarpenekin, eta nabarmendu du gehiengo independentista beteko balitz «oso albiste ona» litzatekeela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:15

Nabarmentzekoa Vox ere lehen aldiz sartuko litzatekeela parlamentuan, sei edo zazpi eserlekurekin. Haren atzetik geratuko litzateke Alderdi Popularra lau edo bostekin.

Kolpe handiena hartuko lukeena, berriz, Ciutadans litzateke, zeina 36 diputatu izatetik —alderdi horrek irabazi zituen 2017ko bozak— sei edo zazpi izatera igaroko litzatekeen

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:07

CUP ere irabazten aterako litzateke, lau ordezkaritik zazpira igarota. Horiekin eta zundaketak Junts per Catalunyari iragartzen dizkion 30-33 eserlekurekin, eserleku kopurua 70etik 73-78 artera handituko lukete subiranistek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:03

TV3ek egindako zundaketaren arabera Salvador Illa sozialistak irabaziko lituzke hauteskundeak, botoen %24,5 bilduta, eta atzetik izango luke ERC, babesen %24,3rekin, baina ordezkaritza kopuruan ordena kontrakoa izango litzateke: Pere Aragones hautagai duen alderdiak 36-38 diputatu artean izango lituzke Kataluniako Parlamentuan, eta Illa presidentegai duenak, 34-36 artean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:00

Itxi dituzte hauteslekuak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:56

Ordezkari politikoak alderdien egoitzetara iristen ari dira apurka apurka. 20:00etan itxiko dituzte mahaiak, eta berehala emango dituzte inkesten lehen aurreikuspenak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:53

Mahaiak itxita eta botoak zenbatuta, Parlamentua osatuko da, eta jarraian, Generalitateko presidente berria aukeratuko. Martxoaren 12ra arteko epea dute parlamentuko 135 kideek ganberako burua, bi presidenteordeak eta mahaiko lau idazkariak aukeratzeko.

Hori eginda, martxoaren 26ra arteko tartea lukete Generalitateko presidente berria izendatzeko. Hautagaiak lehen bozketan gehiengo osoaren babesa lortu beharko luke, hau da, 68 diputaturen aldeko botoa; lortu ezean, beste bozketa bat egingo litzateke bi egunera, eta orduan nahikoa luke gehiengo sinplearekin karguaren zina egin ahal izateko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:45

Parte hartzea jaitsi den arren, ez da ahaztu behar posta bidezko botoa izugarri igo dela aurtengo hauteskundeetan %300 baino gehiago, eta boto horiek ez dituzte zenbatuko mahaiak itxi arte.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:38

Iceta: "Finalean gaude"

Duela minutu gutxi heldu da Miquel Iceta PCren egoitzara,«ilusioz». Urte askoan Kataluniako sozialisten hautagai izandakoak hesiaren beste aldetik jarraitu du kanpaina, baina itxaropentsu dago Espainiako Lurralde Antolaketarako ministroa: «Duela hiru urte inork ez zuen PSC espero, ezta duela hiru hilabete ere. Baina hemen gaude finalean.»

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:33

Berrogeialdian daudenei botoa etxetik prestatua eramateko aholkatu diete, hauteslekuetan ahalik eta denbora gutxiena igaro ahal izateko. Hala ere, positibo eman dutenetako askok uko egin diote bozkatzera joateari.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:18

Instituzioen arteko harremanetarako eta Gardentasunerako kontseilari Bernat Solek ohartarazi du mahaiak 20:00etan itxiko dituzten arren, ziurrenik kontaketa ohi baino gehiago luzatuko dela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:14

Inkestek parean jartzen dituzte ERC eta Junts —PSCrekin batera—, eta, bi horietako zeinek irabazten duen, hark izango du aukera bestea bere bide orrira hurbiltzeko presioa egiteko. Batak zein besteak irabazi, kanpaina argi utzi du bi direla bloke nagusiak subiranistak eta unionistak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:08

Hain zuzen ere, 19:00etatik 20:00etara bitartean berrogeialdian daudenek eman ahal izango dute botoa. Generalitateak ziurtatu «segurtasun neurri zorrotzak» beteko dituztela, bai hautesleen eta bai mahaietan dauden ordezkarien osasuna bermatzeko.

Horixe izan da eguneko zalantza nagusietako bat ere, mahaiak osatuko ote ziren, baina egunaren hasieran berretsi dutenez, mahaien %99 bete dira. Horietako batzuk beranduago irekin dituzten arren, guztiak itxiko dituzte ordu berean, Hauteskunde Batzorde Zentralak hala erabakita.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:04

Kataluniako Generalitateko hauteskundeetan nabarmen behera egin du parte hartzeak. Arratsaldeko 18:00etarako datuen arabera, 22 puntu txikiagoa izan da aurten, besteak beste, pandemiaren eraginez.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Italiako Barne ministro izandako Matteo Salvini eta haren abokatu Giulia Bongiorno, atzo, Palermon. ©IGOR PETYX / EFE
Turkmenistango presidente Gurbanguly Berdinmuhademov eta Italiako lehen ministro Giuseppe Conte. ©R. A. / EFE

Turkmenistan, COVIDik gabeko herrialdea

Alex Bustos

Berdinmuhademov presidenteak dio ez dutela koronabirus kasurik izan Turkmenistanen; hala ere, pandemiari aurre egiteko neurriak hartu dituzte, besteak beste herrialderako sarrera-irteerak mugatzea.
 ©LARA VILLALON

«Erdogan kritikatzen duten guztiak atxilotzen dituzte»

Lara Villalon

Abokatuaren esanetan, Turkiako Gobernuak legea baliatzen du bere eta estatuburuaren aurkako kritikak isilarazi eta beldurra zabaltzeko: «Ez dute nahi borroka egiterik eta jendea babesterik».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.