Koronabirusa

Grebara deitu dute Arabako zahar etxe pribatuetan

Bihar egingo dute lehen lanuztea, eta martxoaren 24an bigarrena. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute grebara.

Arabako zahar etxeetako egoera salatzeko protesta bat. ENDIKA PORTILLO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko otsailaren 16a
13:00
Entzun

Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek greba egingo dute bihar, «hitzarmen duin» bat eskatzeko. ELA, LAB, CCOO eta UGTk deitu dute greba egunera; martxoaren 24rako ere lanuztera deitu dute. Bihar, giza katea egingo dute Gasteizko Udaletik Arabako Aldundiraino, 11:00etan. Bi greba deialdiekin bat egin dute Arabako Pentsionistak eta Babestu elkarteek.

Arabako adinekoen egoitzetako langileek bi urte daramatzate borrokan beren lan baldintzen alde, eta, salatu izan dutenez, pandemiak are gehiago okertu die egoera. Joan den urtarrilaren 11n, zahar etxe pribatuak kudeatzen dituzten hainbat enpresa langileen ordezkariekin bildu ziren, probintzia mailako hitzarmenaz hitz egiteko, baina, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez, negoziatzeko borondaterik ez zuten erakutsi. ELA sindikatuak ohar batean salatu duenez, diputazioaren eta egoitza pribatuen arteko borrokaren erdian langileak dira kaltetuenak, «lan prekaritatearen aurka borrokan jarraitzen dutelako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.