Lan istripua

Langile bat hil da Ugaon, zuhaitz bat gainera erorita

Aurten lan istripu batean hildako seigarren behargina da. Gueñesen bizi zen, eta 51 urte zituen.

Pertsona bat baso batean lanean. ANDER GILLENEA
jokin sagarzazu
2021eko otsailaren 17a
18:02
Entzun

Ugaon (Bizkaia) baso lanak egiten ari zen behargin bat hil da arratsaldean, zuhaitz bat gainera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 16:00 aldera jazo da ezbeharra, Usila auzoan. Zuhaitza gainera erori zaio langileari, eta, lankideak suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin hura bizirik mantentzeko. Hil den behargina Gueñesen (Bizkaia) bizi zen, eta 51 urte zituen.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten lan istripuan hildako seigarren behargina da, baso lanetan ari zen bigarrena.

LAB sindikatuak babesa eta elkartasuna adierazi die Ugaon hildakoaren senide eta lagunei, eta sektore horretako langileei lan arriskuen inguruko prestakuntza plan bat martxan jartzeko eskatu die administrazioei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.