Athletic 1-1 Vila-real

Athleticek berdinketa bat eskuratu du Vila-realen aurkako partidan

Saiatu da Athletic, baina ezin izan du Asenjo behin baino gehiagotan gainditu. Bana amaitu da zuri-gorrien eta Vila-realen artekoa.

Athleticen eta Vila-realen arteko partida, atzo. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko otsailaren 22a
08:24
Entzun

Saiatu da, baina ezin izan du gehiago lortu. Athleticek atzetik hasi zuen partida, ordu laurden behar izan baitzuen Gerard Morenok partidako lehen gola sartzeko. Atsedenaldia iritsi aurretik berdindu zuen norgehiagoka zuri-gorriek. Bigarren zatian, izan zituen aurretik jartzeko aukerak, baina markagailua ez zen mugitu. 

Partida hasi eta berehala izan zituen lehen aukerak Athleticek. Raul Garciak eta Unai Lopezek egin zituzten jaurtiketek, baina, Asenjo topatu zuten atepean. Bilboko taldea eroso ari zela zirudienean, ordea, Vila-realek kontraeraso bat baliatu zuen aurretik jartzeko. Pedraza aise iritsi zen hegaletik, baloia Gerard Morenori jartzeko. Area ertzetik eginiko jaurtiketak Yeray ukitu zuen, eta Unai Simonek ezin izan zuen ezer egin. Hortik aurrera, Vila-real eroso aritu zen. 

Atsedenaldirako minutu bat falta zela, baina, Muniainek baloi eder bat jarri zion Yuriri. Hark erdiratu, eta Berenguer iritsi zen banakoa egiteko. Bigarren zatian, Athletic hobeto atera zen, eta izan zituen aurretik jartzeko aukerak. Garbiena Williamsek izan zuen, 73. minutuan. Buruz errematatu zuen area txikian, bakar-bakarrik. Adi zebilen, ordea, Asenjo. Hortik aurrera, aukera gutxi bi taldeentzat.

Athletic: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Berenguer (Capa, 78. min.), Dani Garcia, Unai Lopez, Muniain; Raul
Garcia (Villalibre, 83. min.) eta Williams.
Villarreal: Asenjo; Foyth, Albiol, Pau Torres, Pedraza (Jaume Costa, 85. min.); Capoue (Chukwueze, 85. min.), Parejo, Trigueros (Yeremi Pino, 62. min.); Gerard Moreno, Moi Gomez (Estupiñan, 70. min.) eta Paco Alcacer (Fer Niño, 62. min.).
Golak: 0-1, 16. min.: Gerard Moreno. 1-1, 44. min: Berenguer.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.