Emaitzak

CIE Automotivek 185 milioi euroren mozkinak lortu ditu 2020. urtean

Aurreko urtean baino %35 apalagoa da Bizkaiko konpainiaren irabazia

Anton Pradrera CIE Automativeko presidentea. MONIKA DEL VALLE / FOKU
xabier martin
2021eko otsailaren 25a
12:03
Entzun

Autogintzaren osagaien alorrean lidergoan aritzen den konpainia bizkaitarrak 432, 2 milioi euroko EBITDA lortu du 2020. urtean, eta salmenten kopurua 2.882 milioi eurokoa izan da, %21 apalagoa. Pandemiaren urtean behera egin dute, beraz, CIEren zenbakiek, baina irabazi handiak dituzte oraindik ere. Izan ere, CNMVri igorritako informazioan jakinarazi du "suspertze azkarra" izan duela iazko martxoan hasi zen itxialdiaren ondoren, eta urteko laugarren hiruhilekoan "ohiko ekoizpenera" itzultzea lortu duela.

Hala, urteko azken hiruhileko horretan, 67,4 milioi euroren mozkinak lortu ditu; 2019ko epe beraren aldean, %6,6 gehiago. Urtea amaitzerako, 185 milioikoak izan dira irabaziak, -%35. Eta hobekuntza hori jarduera gauzatzen duen eremu geografiko guztietan lortu duela zehaztu du. CIEren zor finantzarioa 1.594 milioi eurokoa da gaur egun, aurreko urtean baino %4,7 handiagoa, baina likidotasun erreserba handia dauka, 1.497 milioi eurokoa hain zuzen.

Horiek horrela, CIEk uste du pandemiaren aroari "sendotasun handiz" egin diola aurre, "errentagarritasun handiko plantekin". Aurten, berriz, hazkundea izango duela aurreikusi du: EBITDA %17 handiagoa espero du. Emaitzak jakinarazi ondoren, CIEren akzioa %3 igotzen ari da burtsan, goizean. 2018tik Ibex-35 indizean kotizatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.