Maileguak

Bankuek 23.058 hipoteka egin dituzte 2020. urtean, %3,9 gehiago

Gehienbat, etxeak erosteko eman dituzte Hego Euskal Herrian: 3.287,5 milioi, hipoteka maileguei loturikoak.

Etxe berriak eraikitzeko obrak. ARITZ LOILA / FOKU
xabier martin
2021eko otsailaren 26a
12:11
Entzun

Pandemiaren urtean, oro har, jarduera ekonomikoak behera egin du, hori oso argi dago; baina, Hego Euskal Herrian etxe salmentak ere beherakada izan badu ere, bankuek eta bezeroek 2019an baino hipoteka gehiago egin dituzte, INEren datuen arabera. Guztira, 23.058 hipoteka sinatu dituzte alde biek, eta gehien-gehienak etxebizitza erosteko izan dira. Aurreko urtean baino %3,9 handiagoa da kopuru hori. Mailegatutako diru kopuruak ere gora egin du: 3.287,5 milioi utzi dituzte bankuek 2020. urtean.

Nafarroan, batez besteko hipoteka batek mailegurako loturik duen dirua, berriz, 120.459 euro da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan, batez beste, 147.300 euro da hipoteka mailegua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.