418 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean

Osakidetzak eta Osasunbideak azken orduetan egindako testen %4,5k eman dute positibo.

PCRak egiteko gunea, Nafarroako Ospitalean. IñIGO URIZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko otsailaren 26a
12:51
Entzun

Birusaren transmisioari buruzko informazioa eguneratu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak: jakinarazi dutenez, atzo 418 positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian egindako testetan. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 9.153 proba egin zituzten; beraz, %4,5 da positiboen ehunekoa. Bezperan, berriz, 484 kasu atzeman ziren, eta askoz ere diagnostiko proba gehiago egin zituzten: 13.311, zehazki.

Hegoaldeko lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian zenbatu dute positibo gehien, beste behin. Zehazki, 218 kasu izan dira herrialde horretan. Bestalde, Gipuzkoan 88 kasu izan dira; Araban, 59; eta Nafarroan, 50. Foru erkidegoan, azken asteko kutsatze daturik apalena da hori.

Azken datuen arabera, 147 lagun daude Hegoaldeko ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan. Eta une honetan 526 pertsona daude ospitaleratuta gaitzarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.