PILOTA

Osasun egoerara egokitu dute Emakume Master Cupeko binakakoa

Pilota mistoko eta gozoko binakako txapelketa jokatu beharrean, mistoko binakako masterra jokatuko dute. Zortzi bikotek hartuko dute parte; hiru asteburutan jokatuko dute, eta finala apirilaren 4an izango da, Irunen

Binakako Masterreko parte-hartzaileak eta antolatzaileak, gaur Bilboko Euskal Museoan egindako aurkezpenean. FOKU
Julen Etxeberria.
2021eko martxoaren 1a
18:33
Entzun

Beste hamaika kirol lehiaketak aurretik egin bezala, Emakume Master Cupek ere egokitu behar izan du koronabirusaren pandemiak eragindako osasun egoerara. Hala, antolatzaileek hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ezinbestean aurrera egiteko. Aldaketa nagusia da aurten, ohiko pilota gozoko eta mistoko Laboral Kutxa BinakakoTxapelketa jokatu beharrean, pilota mistoko Binakako Laboral Kutxa Masterra jokatuko dutela.

«Pena» dute antolatzaileek, 80 pilotarik eman baitzuten izena pilota gozoarekin aritzeko, eta 28k mistoarekin, baina azpimarrtu dute indarrean dauden mugimentu murrizketekin «ezinezkoa» izan dela txapelketa handi eta luze bat osatzea eta, lehiari eusteko, Eusko Jaurlaritzarekin formatu murriztu batean goi mailako txapelketa bat antolatzea adostu dutela.

Hamasei pilotari bakarrik ariko dira, zortzi bikotetan banatuta: A multzoan, Etxebeste-Olatz Ruiz de Larramendi; Amaia Aldai-Leire Aldai; Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi; eta Aldaregia-Mendizabal ariko dira; eta B multzoan, Garai-Orbegozo; Larrarte-Urkizu; Arrizabalaga-Naroa Agirre; eta Ruiz de Infante-Bergara. Hiru asteburutan jokatuko da: final-laurdenak, larunbat honetan, Asteasun (Gipuzkoa); finalerdiak, hilaren 20an, Irunen (Gipuzkoa); eta finala, apirilaren 4an, Irunen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.