Koronabirusa

EBk hilaren 17rako izan nahi du prest bidaiatzeko ziurtagiriaren proposamena

Baimen Berde Digitala delakoak adieraziko du pertsona batek txertoa jaso duela, berriki test diagnostikoetan negatibo eman duela edo koronabirusa pasatu duela.

Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 2a
11:49
Entzun

Joan den asteko Europako Batzordearen goi bileran patxada handiarekin landu beharreko gaia zela esan bazuten ere, Ursula Von der Leyen EBko presidenteak agindu zuen atzo hil honen 17an bertan prest egongo dela bidaiatzeko ziurtagiriaren proposamen bat. Baimen Berde Digital izenez bataiatu dute ziurtagiri hori. Hori hala, Europako Batzordeak hilaren 17rako izan nahi du prest mugikortasuna berreskuratzea ahalbidetuko duen ziurtagiria, eta hilaren 25ean estatukideek duten bileran onartzea da helburua. Agiriak erakutsiko du bidaiariak txertoa jaso duela, PCR edo antzeko proba diagnostikoetan negatibo eman duela edo antigorputz testen bidez gaixotasuna pasatu duela. Uda baino lehen martxan egotea espero du Europako Batasunak.

Ziurtagiri hori udarako prest izateko presioa egiten ari dira azkenaldian hainbat herrialde, Espainia eta Grezia tartean, eta Von der Leyenek atzo lehen aldiz esan zuen agiri hori «turismoa sustatzeko tresna» izan litekeela. Izan ere, Europako Batzordeak susmoa dauka turismoaren menpeko diren estatu kideek aldebiko akordioak egingo dituztela udan bidaiariak hartzeko, eta halakorik ekiditeko modu bat bilatu nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.