Beste bi langile kutsatu dira Santa Marina ospitalean

Orain arte 23 pertsona kutsatu dira agerraldian, Begoña Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak jakinarazi duenez.

Bilboko Santa Marina erietxea. LUIS TEJIDO/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 3a
14:42
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehenean jakinarazi zuen Bilboko Santa Marina ospitalean koronabirus agerraldi bat atzeman zutela, eta gaur beste bi positibo detektatu dituzte osasun langileen artean. Azken datuen arabera, 23 pertsona kutsatu dira orain arte. Begoña Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak eman ditu Santa Marina ospitaleko agerraldiari lotutako datuak gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean: orain arte, hiru osasun profesional, hamalau gaixo eta sei laguntzaile gaixotu dira.

Duela hamabi egun atzeman zuten lehendabiziko positiboa, eta geroztik hainbat neurri hartu dituzte gaitza gehiago ez hedatzeko: besteak beste, bosgarren solairua itxi eta garbitu dute, eta baheketak egin dituzte. Pandemia hasi zenetik, ospitale guztietan izan dira kutsatzeak, Perezek nabarmendu duenez, eta kasu guztietan neurri egokiak garaiz hartu direla esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.