ADIERAZPEN ASKATASUNA

Gasteizko Udalaren «zentsura» saioa salatu dute kulturgile ugarik

Udalak auzitara eraman du estudio bat, kartel batean udaltzain baten irudia eta All pitufos are bastards leloa jartzeagatik.

Gasteizko Udalak salatutako kartela.
jon olano
2021eko martxoaren 3a
15:51
Entzun

Gasteizko Udalak salaketa bat jarri zuen Arabako Fiskaltzan Cosmic Tentacles Studio diseinu grafikoaren eta kultur ekimenaren aurka, kartel batean udaltzain baten irudia eta All pitufos are bastards leloa jartzeagatik. Horren aurrean, Arabako hiriburuko kultur sortzaile ugarik prentsa agerraldi bat egingo dute bihar, udalaren «zentsura» saioa arbuiatzeko.

«Bai estudioak berak bai Arabako kultur ehunaren zati handi batek adierazpen eta arte askatasunaren aurkako eraso onartezin horri erantzutea erabaki dute», ohar batean adierazi dutenez.

Kartela otsailaren 14an argitaratu zuten, Udaltzaingoak Gasteizko taberna batean bi pertsona atxilotu eta gero. Orduan, Marian Gutierrez Herritarren Segurtasunerako zinegotziak esan zuen Udaltzaingoarekin ados egon daitekeela edo ez, baina «oso gauza diferentea» dela «iraintzea eta errespetua galtzea». «Hori ez dugu onartuko», gaineratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.