Hegoaldean egindako proben %3,5ek eman dute positibo

Guztira 11.170 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 393 kasu detektatu zituzten.

PCR probak egiteko gune bat Tuteran (Nafarroa). IñIGO URIZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 4a
13:06
Entzun

Koronabirusaren transmisioa geldotuz doa Hego Euskal Herrian, nahiz eta motel doan beheranzko joera hori. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, une honetan Hegoaldeko positibo tasa %3,5 da, OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria «kontrolpean» dagoela esateko ezarria duen gehienezko mugatik urrun. Atzo, orotara, 11.170 test diagnostiko egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horietan 393k positibo atzeman zuten. Kutsatuen datuak lurraldeka aztertuta, Bizkaian detektatu zituzten beste behin ere kasu gehienak: 216. Gipuzkoan, beste 78 positibo atzeman zituzten; Nafarroan, 62 eta Araban, 33.

Osasunbideak emandako datuak behin-behinekoak dira, eta Osakidetzak baino ez ditu argitaratu ospitaleratzeei dagozkien datu eguneratuak. Horren arabera, atzo beste 45 pertsona ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan gaitzaren ondorioz, eta une honetan 124 lagun daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, herenegun baino bi gutxiago. Orotara, 262 pertsona daude erietxeratuta gaitzaren ondorioz hiru lurraldeetan, Osakidetzak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.