Albistea entzun

'Brexit'-a

Talde paramilitar unionistek mehatxu egin dute 1998ko bake akordioa hautsiko dutela 'brexit'-eko akordioa aldatu ezean

Johnsonek Irlandako itsasoan ezarritako grazia epea luzatzeko asmoa adierazi du, baina EBk deitoratu egin du erabakia.

Muga zurruna ezartzearen aurkako kartel bat, Ipar Irlandan.
Muga zurruna ezartzearen aurkako kartel bat, Ipar Irlandan. AIDAN CRAWLEY / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko martxoak 4

Ipar Irlandako talde paramilitar unionistek Erresuma Batuko eta Irlandako Errepublikako gobernuburuei gutun bana bidali diete, adieraziz Ostiral Santuko akordioei babesa emateri uko egin dietela «behin-behinean», Irlandako itsasoan muga bat ezartzen bada. Adierazi dute ez dutela atzera egingo bermatu arte «Erresuma Batuko herritar guztiek ondasun eta zerbitzuetarako sarbide murrizketarik gabea» izango dutela. Izan ere, brexit-eko akordioaren arabera, Ipar Irlandak Europako Batasuneko merkatu bakarrean jarraituko du, eta, irla batetik bestera garraiatzean, merkantziek aduanak igaro beharko dituzte. Horren helburua da Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren arteko mugak ikusezin izaten jarraitzea, bake akordioetan adostu bezala. Prozesu berri horrek, ordea, atzerapenak eta hainbat produkturen eskasia eragin dituela salatu dute.

«Zuek edo Erresuma Batua ez bazaudete prest akordioa osorik betetzeko, orduan akordioaren behin betiko suntsipenaren erantzule izango zarete», azaltzen du David Campbellek sinatutako gutunak. Campbell Komunitate Loialisten Batzordeko presidentea da. Erakunde horren parte dira, besteak beste, UVF Ulsterreko Boluntarioen Indarra, UDA Ulsterren Aldeko Elkartea eta Red Hand Komandoa talde paramilitarrak. Azpimarratu dute Ipar Irlandaren eta Erresuma Batuko gainerako lurraldeen artean gauzatu den «merkataritzaren alterazioak» kezkatzen dituela, baina haien arrazoiak «askoz sakonagoak» direla. Talde unionisten esanetan, brexit-a negoziatu bitartean Londresek eta Bruselak argi utzi zuten Belfasteko Akordioa babesteko beharra, baina egun martxan den protokoloak «hautsi egiten ditu helburu horiek».

Urtea hastearekin batera, Ingalaterra, Gales eta Eskoziatik Ipar Irlandara iristen diren produktuek kontrol gehiago pasatu behar izan dituzte, baina ez brexit-aren gauzatze prozesua amaitzean izango dituztenak adina. Grazia epe hori martxotik ekainera bitartean amaitu beharko litzateke, baina Boris Johnsonen gobernuak, aldebakarreko erabakia hartuta, asteazkenean jakinarazi zuen, luzatu egingo duela, enpresei egoera berrira ohitzen laguntzeko. Beraz, entzungor egin die EBren hitzei. Izan ere, Johnsonek otsailean eskatu zuen epea bi urtez luzatzeko, baina Bruselaren ezezkoa jaso zuen.

Brusela ez da gustura agertu erabaki berriarekin, eta Irlandan ezarritako protokoloa arriskuan jartzen dutela uste du. Dublin izan da kritikoena Johnsonen erabakiarekin, eta adierazi du harengan «konfiantzarik» izan ezin den bazkide batekin ari dela negoziatzen Batasuna. Simon Coveney Atzerri ministroak azaldu du akordioaren «haustura garbi bat» dela, «unerik txarrenean» iritsi dena. Hala, erabaki horren berri izanda, EB «legez ekitea» aztertzen ari da, eta negoziazio prozesu «zurrunago» baten alde egingo du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Guillermo Lasso eskuinaren hautagaia, bart, garaipena ospatzen, Quiton. ©Santiago Fernández / EFE

Baliogabeturiko botoak garaipena eman dio eskuinari

Berria

Presidentetzarako hauteskundeetako lehenengo itzulian iruzurra egon zela iritzita, baliogabe bozkatzeko eskatu zien jarraitzaileei Yaku Perez hautagai indigenistak. Guillermo Lasso izango da herrialdeko presidentea.

 ©CECILIA VALDEZ

«Hautagaiok ez dituzte aintzat hartzen indigenen eskakizun historikoak»

Cecilia Valdez

Ekuadorko presidentetzarako bozen lehen itzulian iruzurra izan zela salatu zuen Perezek, baina entzungor egin zion hauteskunde batzordeak. Gaur egingo duten bigarren itzulian baliogabe bozkatzeko eskatu du mugimendu indigenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna