Ahetzeko laborantza lurrei sailkapena aldatzearen kontra agertu da CDPENAF

Promotore batek laborantzako lur batean luxuzko etxeak eraiki nahi zituela salatu zuen EH Baik atzo. Abisatu dute departamenduko batzordearen erabakia ez dela behin betikoa.

EH Bai kideak, atzo, prentsaurrekoan. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko martxoaren 4a
16:03
Entzun

«Zerrenda luze baten lehen garaipena». Horrela aurkeztu du EH Baik CDPENAF Natura, Laborantza eta Oihan Eremuen Babesteko Departamendu Batzordearen erabakia. Ahetzeko (Lapurdi) Larre Luzea etxaldeari laborantza sailkapena kendu eta eremua eraikigarri bilakatzeari buruz erabakitzera deitua zen, atzo arratsaldean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko batzordea. Gaur EH Baik jakinarazi du, sailkapena aldatzea ukatu dutela, baina, ezkertiar eta abertzaleen hitzetan, «erabakia ez da behin betikoa».

Prentsaurrekoa egin zuen atzo goizean EH Baik, orain arte laborantzarako izan diren lur batzuetan luxuzko etxebizitzak egin nahi zituztela salatzeko. Promotore pribatu batek eraikuntzarako baimen eskaera egina zuen herriko etxean, eta lursailari sailkapena aldatzea baimendu behar zuen CDPENAFek. «Ez da dudarik: bigarren etxebizitzak izanen dira», deitoratu zuen EH Baik, eta Euskal Hirigune Elkargoan lantzen ari diren Bizitegien Tokiko Planaren eztabaidan kokatu zuen. Azpimarratu zuten erantzun kolektiboak beharrezkoak direla lurraren eta etxebizitzaren arazoa konpontzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.