Txertaketa

Osakidetzak 25etik 117ra handitu du txertaketa gune kopurua

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txertaketa prozesuaren erritmoa bizkortzeko asmoa azaldu du Osasun Sailak: 57.000 dosi jarri nahi dituzte astebetean, gaurtik hasita.

Erizain bat COVID-19aren kontrako txertoak prestatzen, Zarautzen. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 5a
11:54
Entzun

Orain arte, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 25 gune egon dira COVID-19aren kontrako txertoak jartzeko: gaurtik, 25 izateari utzi, eta 117 espazio izanen dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik eman du aldaketaren berri, Legebiltzarrean. Sailburuak zehaztu duenez, asmoa da 57.000 txerto dosi jartzea astebetean, gaurtik datorren ostiralera bitarte.

Gainera, Osakidetzak txertoaren dosiak bigarren aldirako gordetzearen alde agertu da Sagardui. Haren esanetan, pertsonen immunitatea bermatu nahi bada, hori da hartu beharreko bidea. Hain justu, aipatu du Espainiar Estatuko beste komunitate batzuek ez dutela horrela jokatu, eta esan du horrek zenbait kasutan eragotzi egin duela bigarren dosia garaiz jartzea. Halaber, Osakidetzaren gaitasuna goraipatu du Sagarduik: «Dosiak gordetzen ditugu, baina, horiez gainera, jasotzen ditugun dosi guztiak jartzen ditugu, horretarako gaitasuna baitugu».

Txertoa, 80 urtetik gorakoei

Nafarroako Gobernuak iragarri du datorren astean hasiko direla 80 urtetik  gorakoak txertatzen Tafallan, Azkoienen, Zangozan eta Altsasun. Foru gobernuak zehaztu duenez, adinari dagokionez, 90 urtetik gorakoek lehentasuna izanen dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.