Lan istripua

Langile bat hil da Azpeitian, kamioi bat deskargatzen ari zela

Ertzaintzak jakinarazi du Amue kalean gertatu dela ezbeharra, 15:15 aldean.

Mendiaraz enpresan gertatu da istripua. JULENE FRANTZESENA / UROLA KOSTAKO HITZA
xabier martin
2021eko martxoaren 5a
16:27
Entzun

Urte hasiera beltza baino beltzagoa gertatzen ari da lan istripuetan hildako langileei dagokienez. Azpeitian behargin bat hil berri da kamioi bat deskartzen ari zela. Ertzaintzak Efe agentziari esan dionez, burdin zatiak jausi dira ibilgailutik, eta azpian harrapatu dute langilea. Amue kalean izan da istripu hilgarria, Mendiaraz enpresan. Istripua izandako lekura joan dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak, baina langilea hil egin da, zauri larriengatik.

Urola Kostako Hitza-k argitaratu duenez, hildako garraiolariak 52 urte zituen, eta Oiartzungo Bidean Garraioak enpresako langilea zen.

Soraurenen (Nafarroa) hil da duela egun gutxi azken behargina lan istripuz, gaurko ezbehararren aurretik. Manipulados Ulzama enpresako langile bat hil zen joan den ostegun goizean, makina batek harrapatuta. Atarrabian bizi zen 53 urteko gizonezko bat zen. Hala, sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako bederatzigarren behargina da Azpeitian zendutakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.