EIBAR 0-2 LEVANTE

Eibartarrak bolada txarrean dabiltza oraindik ere

Iker Dorronsorok entrenatutako taldeak galdu egin du Levanteren aurka, Unben, eta jada zazpi jardunaldi daramatza irabazi gabe

Thembi, Levanteko atzelariekin lehian, gaur, Unben. EIBAR
Julen Etxeberria.
2021eko martxoaren 6a
16:21
Entzun

Suspertu ezinik dabil oraindik ere Eibar. Gaur, berriro esku hutsik geratu da: 0-2 galdu du Levanteren aurka, Unben. Jadanik zazpi jardunaldi daramatza irabazi gabe, duela ia bi hilabete Athletici nagusitu zitzaionetik. Ordutik zazpi jokatu ditu, eta bi berdindu ditu, eta bost galdu; hau da, jokoan egon diren 21 puntuetatik bi baino ez ditu lortu. Eibartarren zorionerako, oraindik alde ona du jaisteko postuekin, sei puntu, baina lehenbailehen suspertu beharra du, estutasunak saihesteko.

Ez zen gaurkoa aukerarik aproposena bolada txarra eteteko, aurkari indartsua baita Levante. Baina etxekoak gai izan dira lehen zati osoan koska bat gorago dagoen taldearekin nor baino nor gehiago aritzeko. Baina bigarren zatia hasi eta gutxira, 48. minutuan, epaileak bigarren txartel horia atera dio Carla Morerari, eta Eibar hamar jokalarirekin geratu da Hori nahikoa ez, eta minutu batera gola sartu du Levantek, Alba Redondok. Kolpea izan da, eta saiatu diren arren, etxekoek ezin izan diote buelta eman. Gainera, Esther Gonzalezek 0-2koa sartu du 71. minutuan, eta erabakita utzi du lehia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.