Birusaren transmisioa gero eta geldoagoa da Hegoaldean

Beste 315 positibo atzeman dituzte larunbatean, bezperan baino 50 gutxiago. Hala ere, gaixo gehiago daude ZIUetan COVID-19ak jota: 135.

PCR probak, Tuteran (Nafarroa). IñIGO URIZ / FOKU
2021eko martxoaren 8a
09:45
Entzun

COVID-19ak kutsatutako gaixoen kopurua beheraka ari da etengabe Hego Euskal Herrian, eta aspaldi honetan izurriak erakutsi duen apaltzeko joera baieztatu da azken egunetan ere. Igandean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak beste 315 positiboren berri eman dute, bezperan baino 50 gutxiago. Ohi bezala, Frantziako osasun agintariek ez dute eman Ipar Euskal Herriko datuei buruzko informaziorik.

Nafarroa da bezperan baino kasu gehiago detektatu dituen lurralde bakarra: 66; azken astean, egunean 59 positibo atzeman dituzte han batez beste. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, nabarmen apaldu da positiboen kopurua: 38 atzeman dituzte Araban, 130 Bizkaian, eta 77 Gipuzkoan.

Apaltzea, ordea, ez da homogeneoa lurralde guztietan, eta Gipuzkoan, esaterako, emendatze txiki bat izan da datuetan: ostiralean beste 90 positibo atzeman zituzten, eta bezperan 88 izan ziren; hortaz, bi positibo gehiago egon dira herrialdean.

Larunbatean 7.237 proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak: PCR probak eta antigeno testak aintzat hartuta, bezperan baino ia 1.500 gutxiago. Positibo tasa bezperakoaren parekoa da, ordea: %4,3.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.