Epaitegiak

Banaketa eta dibortzio eskaerak %13 eta %20 artean gutxitu ziren iaz Hego Euskal Herrian

Azken lau urteotako banaketa eta dibortzio daturik apalena jaso dute epaitegiek 2020. urtean.

Nafarroako Justizia Jauregia. VILAR LOPEZ / EFE
Edu Lartzanguren.
2021eko martxoaren 8a
16:40
Entzun

Erabateko konfinamenduaren urtea izan zen 2020a. Gizartearen alor asko erabat gelditurik egon ziren hainbat hilabetez jende askorentzat, eta horrek utzitako datuak poliki ari dira zabaltzen. Gaur, banaketa eta dibortzioen inguruko datuak eman dituzte auzitegiek. Ikusi denez, nabarmen gutxitu ziren 2020an.

Hego Euskal Herrian, bikotea adostasunez banatzeko 130 eskaera jaso zituzten. Aurreko urtean 162 izan ziren; 2018an, 152; eta, 2017an, 183. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %20,4 gutxiago izan ziren, eta, Nafarroan, %18,4 gutxiago.

Adostasunik gabeko dibortzioak, ordea, 1.565 izan ziren. 2019an, 1.888; aurreko urtean, 1.858; eta, 2017an, 2.137. Beraz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %18 gutxiago izan ziren iaz, eta, Nafarroan, %13 gutxiago.

Adosturiko dibortzioak, berriz, 3.178 izan ziren. Aurreko urtean baino 444 gutxiago.

Nafarroan, adostutako 180 dibortzio eskaera aurkeztu zituzten, eta adostu gabeko  98. Araban, 86 izan ziren adostutakoak, eta 51 adostu gabekoak. Gipuzkoan, 177 eta 71, hurrenez hurren. Eta, Bizkaian, 379 eta 157.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.