COVID-19 iraunkorra dutenek aitortza eta arreta egokia eskatu dituzte

Koronabirusaren sintomak luzaroan dituztenen plataformak gogoratu du lehen olatuan gaixotu ziren hainbat lagunek oraindik sintomak dituztela.

Isabelle Delgado COVID Iraunkorra plataformako kidea da. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 11
12:11
Entzun

Gaur da urtebete OME Osasunaren Mundu Erakundeak ofizialki esan zuela COVID-19ak eragindakoa pandemia bat zela, eta, urtemuga horren harira, COVID-19 iraunkorra duten gaixoen plataformak agiri bat kaleratu du. Lehen olatuan SARS-CoV-2 gaitzarekin gaixotu eta oraindik koronabirusaren sintomak dituztenek osatzen dute Long COVID ACTS elkartea —Espainiako hainbat erkidegotako gaixoek osatzen dute, tartean Euskal Herrikoak—. Plataformak oharrean azaldu du gaixotu zirenetik urtebetera oraindik sintomak dituztela eta, kasu batzuetan, hasierako sintomekin batera beste batzuk garatu dituztela. Bizi duten egoeraren larritasuna eta eragiten dien ezinegona azaldu dute: «Hilabete hauetan gaixotasunari aurre egin behar izan diogu, eta zalantza eta galdera asko izan ditugu. Urte zaila izan da, gorabeheratsua, baina ez diogu uko egin sendatzeko animoari».

OMEk aitortua du COVID-19 iraunkorra existitzen dela, baina plataformak gogoratu du oraindik pauso asko geratzen direla emateko aitortza eta arreta egokia lortu arte: «Gaixotasuna ikuspuntu medikotik, legaletik eta administratibotik aitortua izateko lanean jarraituko dugu». Gaitza iker dadila eskatu dute, halaber.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.