Hotzak birusaren hedapena errazten duela egiaztatu du ikerketa batek

Tenperatura igo ahala transmisioa gutxitzen dela ondorioztatu du Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketa batek.

Pertsona bat txakurrarekin paseatzen Bulgarian. VASSIL DONEU/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 11
13:39
Entzun

Oviedoko Unibertsitateak (Espainia) egindako ikerketa batek egiaztatu du aldagai klimatikoek zerikusia dutela SARS-CoV-2 birusaren hedapenean; zehazki, ikertzaileek egiaztatu ahal izan dute tenperatura hotzetan bizkortu egiten dela birusaren transmisioa pertsonen artean. Kontrara, zenbat eta tenperatuta handiagoa izan, orduan eta motelago hedatzeko gai da birusa. Ikerketak dio tenperaturak gradu bat gora egin ahala, milioi bat biztanleko 8,5 kutsatu gutxiago sortzen direla egun bakar batean.

Juan Luis Fernandez-Martinez katedratikoak eta Jose Maria Loche Fernandez-Ahuja ikasleak landu dute ikerketa, eta International Journal of Hygiene and Environmental Health aldizkarian argitaratu da. Ikerketa horrek dio presio atmosferikoak eragina duela birusaren transmisioan: zehazki, presio atmosferikoa apalagoa den heinean handitzen dela transmisio tasa. Eguneko eguzki orduek eta euriak, ordea, ez dute hainbeste eragiten birusaren hedapenean, ikerketak dioenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.