Beste koska bat gora egin dute positiboek Hegoaldean: 448

Positiboen portzentajea %4,8ra igo da, OMEk izurria kontrolpean izateko ezarria duen mugatik gertu.

PCR probak Txagorritxuko laborategi batean. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 12a
14:01
Entzun

Azken orduetan berriro egin dute gora koronabirusaren kutsatzeek Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun departamentuek emandako datuen arabera, atzo beste 448 positibo atzeman zituzten egindako proba diagnostikoetan. Koska bat egin dute gora, beraz, positiboek, azken egunetako goranzko joeran. Lurraldez lurralde, Araban 44 positibo atzeman zituzten atzo; Nafarroan, 68; Gipuzkoan, 138; eta Bizkaian, 196.

400 kasuren langa atzean utzi zuen Hegoaldeak martxoaren 2an, baina berriz igaro du. Positibo tasa ere igo egin da: egindako 9.198 proba diagnostikoetatik %4,8 izan dira positibo. OMEk izurria kontrolpean izaten hasteko ezarria duen %5eko langaren azpitik dago oraindik tasa, baina muga horretatik gero eta gertuago.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.