Ezbeharra

Sute bat izan da Aguraingo txatartegi batean

Suhiltzaileek itzali dute sutea, baina txatartegiko tenperatura altuek zaildu egin diete lana.

Suhiltzaile bat lanean. TES ARABA
2021eko martxoaren 13a
08:49
Entzun

Sute handi bat piztu da bart Aguraingo (Araba) txatartegi batean, Kañuetasko industrialdean. 21:00 aldera, prentsatutako ibilgailu sorta batek su hartu du, eta langileak atera egin dira handik. Inor ez da zauritu.

30 bat suhiltzaile joan dira hara, eta lanak izan dituzte sua guztiz itzaltzeko, tenperatura altua baitzuen txatarrak. Suhiltzaile bat Txagorritxuko erietxera eraman dute, kea arnastu duela eta.

Gauerdian lortu dute sutea kontrolatzea, eta handik gutxira itzali dute. Suteak eragindako kearen eraginez, A-1 errepidea itxi dute tarte batez.

Oraindik ez dute argitu nola piztu zen sua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.