Positibo tasa %4ra jaitsi da Hegoaldean

Beste 407 kasu atzeman dituzte proba diagnostikoetan.

PCR probak egiteko gune bat Iruñean. IñIGO URIZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko martxoaren 13a
13:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratu egin dituzte egoera epidemiologikoari buruzko datuak, eta, emandako informazioaren arabera, Hegoaldeko positibo tasa %4ra jaitsi da. Izan ere, atzo 9.990 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 407k eman zuten positibo; %4k, beraz. Bezperako datuekin alderatuta, apur bat behera egin dute positiboek. Lurraldeka, Nafarroan 51 positibo detektatu zituzten atzo; Araban, 56; Gipuzkoan, 100; eta Bizkaian, 188. Beste 12 kasuak EAEtik kanpo dauden herritarrenak dira.

Osakidetzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleen egoeraren berri eman du: atzo beste 46 lagun ospitaleratu zituzten gaitzak jota, eta ZIUetan 95 lagun daude larri. Osasunbideak arratsaldean emango ditu ospitaleratzeei buruzko datuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.