Motozale bat hil da Mendaron

AP-8 autobidean gertatu da istripua

2021eko martxoaren 13a
20:10
Entzun

Motozale bat hil da gaur arratsaldean, Mendaron (Gipuzkoa), 18:30ak inguru zirenean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Iturri horrek adierazi duenez, motozaleak motoaren kontrola galdu du, eta errepideko bazter babesa jo du. Osasun zerbitzuek gidaria artatu zezaten, karriletako bat itxi du Ertzaintzak, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Ez dute hildakoaren daturik eman.

20:00etan, artean, karriletako bat itxita zegoen, eta bi kilometroko auto pilaketak eragiten ari zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.