Beste 283 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Igandean 6.294 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta horien %4,5 positibo izan ziren

PCR probak egiteko eremua, Nafarroako Ospitale Gunean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko martxoaren 15a
12:45
Entzun

Igandeko testetan atzemandako COVID-19 kasuen berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta, datuon arabera, positibo tasa %4,5 da Hego Euskal Herrian. 6.294 PCR eta antigeno proba egin zituzten Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako osasun zerbitzuek, eta 283 positibo atzeman.

Herrialdeka, Bizkaia da kasu berri gehien duen lurraldea: 136 atzeman zituzten atzo; Gipuzkoan, 66 positibo detektatu zituzten; Araban, 41; eta Nafarroan, 40.

Ospitaleen egoerari dagokionez, Osakidetzak jakinarazi du COVID-19az kutsatutako hamalau pertsona ospitaleratu zituztela atzo, eta, oraintxe, 97 paziente larri daudela ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.