INDARKERIA MATXISTA

Gizonezko bat atxilotu dute Iurretan bikotekideari eraso egiteagatik

Ertzaintzak, erasotzailea atxilotu, eta gaur utzi du epailearen esku. Elkarretaratze bat egingo dute gaur 19:00etan, Askondo kalean.

Elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko martxoaren 15a
15:05
Entzun

Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Iurretan (Bizkaia), bikotekideari eraso egiteagatik. Eskainitako informazioaren arabera, 10:00 aldera jazo zen gertakaria, kalean bertan. Ertzainek erasotzailea atxilotu zuten, eta polizia etxera eraman. Gaur utzi dute epailearen esku.

Iurretako Udalak eta Anderebide emakume taldeak gertakaria salatu dute, eta elkarretaratze bat egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan, Askondon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.