Garraioa

Bilboko metroan eta Gasteizko autobusetan Mugi txartela erabili ahal izango da

Datorren urtearen hasieran jarriko dute erabilgarri Gipuzkoako garraio txartela.

Bilboko Metroaren San Mameseko geltokia. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2021eko martxoaren 16a
10:56
Entzun

Datorren urtetik aurrera, Gipuzkoan garraio publikoan erabiltzen den Mugi txartela Bilboko metroan eta Gasteizko autobusetan ere erabili ahal izango da. Lehen hiruhilekoan jarriko dute martxan Bizkaiko hiriburuko metroan, eta bigarrenean Arabako hiriburuko autobusetan. Arabako Aldundiaren autobusetan jada badago erabilgarri.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio Sailak eman du horren berri, Bizkaiko Garraio Kontsortzioarekin, hiru aldundiekin eta garraio konpainiekin bildu ostean. Ohar baten bidez azaldu duenez, hiru lurraldeetan hiru txartelak erabilgarriak izatea da helburua. IƱaki Arriola sailburuak azpimarratu du erakundeen laguntzari esker ari direla norabide horretan aurrera pausoak ematen.

Orain, Bilboko metroan, Barik Bizkaiko txartela eta Bat Arabakoa erabil daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.