Koronabirusa

Pfizer etxearen 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira Europako Batasunera uda aitzinetik

Akordioa sinatu dute Europako Batzordeak eta enpresa farmazeutiko horrek, eta hasieran adostu baino 10 milioi dosi gehiago iritsiko dira uda aitzinetik Europako Batasunera. 

Pzifer etxeko txertoa, Zarautzen egindako txertaketan. GORKA RUBIO, FOKU
2021eko martxoaren 16a
11:38
Entzun

EB Europako Batzordeak Pfizer-BioNTech enpresa farmazeutikoarekin adostu du COVID-19aren aurkako txertoaren 10 milioi dosi aurreratzeko. Hasieran, urtearen bigarren erdian zen jasotzekoa EB txerto horiek, baina, lortutako akordioari esker, urtearen bigarren hiruhilekoan iritsiko dira, hau da, uda aitzinetik. Txerto gehiago iristeak, beraz, txertaketa kanpaina azkartzea eragingo luke

Ursula Von der Layen Europako Batzordeko presidenteak nabarmendu du estatu kideentzat oso garrantzitsua dela txerto horiek uda aitzinetik jasotzea, txertaketa kanpaina diseinatzeko. Horiek horrela, aitzindutako 10 milioi txertoekin, EBk 200 milioi txerto jasoko ditu urtearen erdirako. Guztira, EBk 500 milioi txerto erosi dizkie Pfizerri eta BioNtechi, eta beste 100 milioi gehiago erosteko aukera du.

Europako Batzordeak asteak  daramatza erraten apirila eta ekaina bitartean txerto guztien 300 milioi dosi jasotzea espero duela. Batzordearen hitzetan, epe hori «kritikoa» da uda bukatu aitzinetik helduen %70 txertatuta egoteko. 

 Europako Botiken Agentziak onartutako lehen txertoa izan zen Pzifer-BioNTech enpresak garaturikoa. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.